Athletic Club & Chivas: zuri-gorriak eta betirako batuta
Lehen taldea |
Athletic Club & Chivas: zuri-gorriak eta betirako batuta
Athletic Club & Chivas: zuri-gorriak eta betirako batuta
Mexikoko taldeak lehen aldiz jokatu zuen San Mamesen Gernikako Arbola Sariaren joaneko partidan
Guadalajarako Chivasek San Mamesera egindako bisita ahaztezina izan zen. Mexikar zale ugari hurbildu ziren Katedralera euren talde maitea bertatik bertara ikustera, koloreak eta balioak partekatzen dituzten bi talderen arteko partida berezi batean. Garaipena lehoientzat izan zen, 2-0-ko emaitzarekin Berenguer eta Sanceten golei esker.