
Sarrerak Real Betisen aurkako neurketarako
Sarrerak Real Betisen aurkako neurketarako
Kontsultatu abenduaren 29an Benito Villamarin futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak
Real Betis taldeak 575 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari. Neurketa hori ikusteko, sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abenduaren 14tik, asteazkena, 10:00etatik, ostiralera arte, abenduak 16, 10:00ak arte.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, abenduaren 20an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.