Deialdia: Udinese Calcio-Athletic Club (Lagunartekoa)

Deialdia: Udinese Calcio-Athletic Club (Lagunartekoa)

Ernesto Valverdek 24 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 17, Dacia Arenan jokatuko den partidarako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu Udinese Calcioren aurka jokatzeko Dacia Arenan bihar, larunbata, Qatarko Munduko Txapelketaren ondorioz lehoiek geldialdi honetan jokatuko duten laugarren eta azken lagunartekorako.

Unai Simon, Iñaki Williams eta Nico Williams, geldialdi honetako lagunartekoen zerrendan aurrenekoz. Gerenabarrena, Bilbao Athleticeko jokalaria, ere. 

Athletic Cluben deialdia:

Unai Simon, Agirrezabala, Iru, Morcillo, Vivian, Yeray, Vesga, O. Sancet, Iñaki Williams, Muniain, Nico Williams, Guruzeta, Dani Garcia, I. Lekue, Vencedor, Yuri, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Gerenabarrena, Cabo eta Paredes.