Partida aurrekoa: Sestao River-Athletic Club (Kopa 2. K)

Partida aurrekoa: Sestao River-Athletic Club (Kopa 2. K)

Lehoien denboraldi honetako Kopako bigarren neurketa honen xehetasun guztiak ezagutu

Athletic Clubek lehiaketara bueltatuko da eta Kopako bigarren kanporaketarekin emango dio hasiera Mundialaren osteko partida ofizialei. Talde zuri-gorriak Sestao River Clubi egingo dio bisita (21:00etan) eta Bizkaiko bi klub historiko nor baino nor gehiago arituko dira Las Llanaseko zelaian. Zalantzarik gabe, 2019/20 denboraldian bezalaxe, une paregabeak oparituko dizkigun norgehiagoka izango da.

Lehoiek, geldialdiko lagunartekoetan erakutsitako sentsazio onak izan ondoren, Kopako txapelketan aurrera egitea dute helburu.

Deialdia

Teknikari zuri-gorriak honako zerrenda hau prestatu du gaur Sestao Riverren aurka lehiatzeko. Balenziaga eta Ander Herrera ez daude jokatzeko moduan lesioengatik eta Morcillo ez da zerrendan sartu azken orduan gaixorik dagoelako.

Valverde

Errepasatu hemen Kopako bigarren kanporaketako partidaren atarian Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.



Aurkaria


 





Sestao River, Sestao herriko futbol talderik adierazgarriena dena 1996an sortu zen. Oso erakunde gaztea izan arren (25 urte eta erdiko historia du), Sestao River Sestao Sport taldearen ondorengoa da. Sestao Sport 1916an sortu zen eta arazo ekonomiko larrien ondorioz desagertu zen 1996ko udan, 80 urteko ibilbidea egin ondoren.

Joan den mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan, Bizkaiko futbolaren maila ezberdinetan lehiatu zen, 1939/40 denboraldian, Gerra Zibilaren ondoren Ligaren itzulera zela eta, Bigarren Maila osatu zuten bost taldeetako batean sartu zen arte.

50eko hamarkadan, Sestao Riverrek zazpi denboraldiz, 1961era arte, Bigarren Mailan mantentzea erdietsi zuen, eta 1960/61an Hirugarren Mailara jaitsi zen. 1977an Bigarren B Maila sortu zen eta Sestao Sport maila berrian sartutako taldeetako bat izan zen.

1977az geroztik, Sestao Sport berriro saiatu zen Bigarren Mailara sartzen, eta 1985ean lortu zuen. Han hasi zen klubaren historiako garairik distiratsuena; Jabo Iruretaren eskutik. Sestao Lehen Mailara igotzeko zorian egon zen 1987an, eta Bigarren Mailan sendo mantendu zen 1992ra arte. 1995ean Bigarren Mailara itzultzea lortu zuen, baina klubeko egoera ekonomiko tratketsa zela medio, 1996ko udan maila galdu eta Sestao Sport gisa ezagutzen genuen taldea desagertu zen.

Talde hura desegin eta egun gutxira, klub berria jaio zen, Sestao River (izen ofizialean klubaren izena hartzen zuena). Gaur egun, Bizkaiko futbolaren klub historikoa izaten jarraitzen du, 2ª Federacion mailan lehiatzen da eta bere multzoko sailkapena lider gisa agintzen du 34 punturekin. Guztira, hamar garaipen, lau berdinketa eta porrot bakarra lortu ditu denboraldi honetan.

Estatistikak

Sestao River Clubek eta Athletic Clubek zazpi aldiz neurtu dituzte indarrak Kopan, eta lehoiek balantze positiboa lortu dute: lau garaipen, bi berdinketa eta porrot bat. Azken norgehiagoka 2019/20 denboraldikoa da, txapelketaren formatu berriarekin partida bakarrera eta maila txikiagoko aurkariaren zelaian. Lehoiek 0 eta 4 irabazi zuten Las Llanasen.

Athleticek behin bakarrik galdu du Kopan Sestao Riverren zelaian, 1-0 1981/82 denboraldian, baina San Mameseko itzulikoan buelta eman zion kanporaketari 2 eta 0 gailenduz. Ondorioz, zuri-gorriak garaile atera dira orain arte ezkerraldekoen aurka jokatutako lau kanporaketetan.

Kontsultatu Sestao River Cluben aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ikusteaz.