
Bakarrak munduan. 125 gabon elkarrekin
Bakarrak munduan. 125 gabon elkarrekin
Ezagutu Athleticen gabonetako spot berria, 'Bakarrak munduan', 125 urtez Klub honen historia harrigarria idatzi duten athleticzale guztiei eskainia
Athletic ilusioz gainezka heldu da Gabonetara. Taldea Txapeldunen Ligako postuetan dago eta hain maitatua den Kopa txapelketan pauso sendoak ematen ari da. Ilusio hori are handiagoa da gure klubaren 125 urteko historia ospatuko dugun 2023aren atarian.
Eta, nola ez, Athletic Cluben Gabonetako spotak urteurren berezi hau du ardatz, abenduaren 29an San Mamesen irekiera ekitaldia ospatuko duena jarraitzaile zuri-gorri guztientzako festa handi batekin.
Egun horretan, eta 2023 osoan zehar, munduan bakarra den klub bateko kide izatearen sentimendua ospatuko dugu. Izan ere, 125 urte geroago, Athleticek bere sustraiekiko leial jarraitzen du, familia zuri-gorria osatzen dugun athleticzale guztiok oztopo guztien gainetik idazten joan garen istorio horrekin.
Athletic gure familiaren historia delako, istorioen historia. Guztietan lehena.
Osasuna eta zoriontasuna guztioi, beste urte askotan elkarrekin istorio hau idazten jarraitzeko.
Athletic Club, munduan bakarrak.