Athleticen balizko aurkariak Kopan

Athleticen balizko aurkariak Kopan

Lehoiek gaur ezagutuko dute, 12 :30etik aurrera , final-hamaseirenetan izango duten aurkaria

Lehen bi kanporaketetan UD Alzira eta Sestao River gainditu ondoren, Athletic Clubek Kopako final-hamaseirenetako aurkaria ezagutuko du gaur, 12:30etik aurrera.

Lehoiek, partida bakarrean, Lehen Federazioko zortzi taldeetako bat, Bigarren Mailako bostetako bat edo Lehen Mailako hamabi taldeetako bat izango dute aurkari. Athleticek etxetik kanpo jokatuko du partida, Lehen Mailako aurkarien artean lehia izateko dagoen aukera bakarrean parekatuta geratzen ez bada behintzat. Kasu horretan, bolen ateratze ordenak erabakiko du nor den etxeko taldea. 

FC Barcelona, Real Madrid, Real Betis eta Valencia CF lehoien aurkako parekatzetik kanpo geratzen dira. Superkopako partaideak Bigarren Federazioko bi taldeen aurka (CD Ibiza Islas Pitiusas eta CD Cacereño) eta Lehen Federazioko zortzi taldeetako beste biren aurka parekatuta geratuko baitira.

Hauek dira, mailaka, Athleticen balizko aurkariak:

Federazio Lehen Maila: CF Intercity, AD Ceuta, CF Pontevedra, UD Logroñes, CD Eldense, Linares Deportivo, Gimnastic de Tarragona, CF La Nucia. 

Bigarren Maila: FC Cartagena, Levante UD, Deportivo Alaves, Real Sporting de Gijon, Real Oviedo. 

Lehen Maila: Getafe CF, Elche CF, Villarreal CF, RCD Mallorca, RCD Espanyol. Rayo Vallecano, Real Valladolid CF, CA Osasuna, Real Sociedad, Sevilla FC, RC Celta, Aletico de Madrid.