
Iribar: "Txetxuren ametsa kamiseta honekin igandero jokatzea zen"
Iribar: "Txetxuren ametsa kamiseta honekin igandero jokatzea zen"
Taldekideak izan ziren 1965 eta 1980. urteen artean. Athletic Clubeko atezain mitikoak hil berri den Rojo I.aren irudia goraipatu du: "Jokalari dotorea eta lehiakorra zen, oso ona, onenetarikoa"
Jose Angel Iribar eta Txetxu Rojo, Athletic Cluben historian partida gehien jokatu dituzten bi lehoiak, taldekideak izan ziren 1965 eta 1980. urteen artean. "Ez genuen besterik buruan, kamiseta hau igandero defendatu eta ondo jokatzea zen gure helbudua", laburbildu du Iribarrek.
"Athletic sentimendua oso gaztetatik barneratu zuen eta beti izan zen leial horri. Erakunde honek ordezkatzen duen guztiaren eredu da Txetxu", azpimarratu du atezain zuri-gorri mitikoak.
"Jende asko bera bakarrik ikustera etortzen zen, gozatu egiten zuten bere jokoarekin. Txetxu oso jokalari dotorea eta trebea zen, rabazlea, oso ona, onenetarikoa. Zoragarria zen", nabarmendu du Iribarrek.