
Partida aurrekoa: Real Betis - Athletic Club (LaLiga 15. J)
Partida aurrekoa: Real Betis - Athletic Club (LaLiga 15. J)
Lehoiek puntuetan berdinduta dagoen aurkari baten etxean berrekingo dute LaLiga
LaLiga bueltan da Athleticentzat. Munduko Txapelketa dela eta hilabete bat baino gehiago geldirik egon eta Kopako final-hamaseirenetan Sestao River mendean hartu ostean, lehoiek urteko azken partida jokatuko dute Sevillan. 19:15etik aurrera, Benito Villamarinen, Europako txapelketetara sailkatzeko borrokan ari diren bi talderen arteko norgehiagoka jokatuko da. Sailkapen nagusian 24 punturekin berdinduta daude, beraz, etorkizunean bi taldeek izan ditzaketen kirol-helburuak zehazteko lehia zuzena izango da.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak honako zerrenda hau osatu du talde andaluziarraren aurka jokatzeko. Morcillok eta Ander Herrerak, biak arrazoi teknikoengatik, ez dute taldearekin bidaiatu eta ezingo dute Benito Villamarinen jokatu.
Valverde
Errepasatu hemen Real Betis eta Athletic Cluben arteko norgehiagokaren atarian egindako adierazpenak.
Aurkaria
Real Betis Balompié, 1907an sortua, Sevillan egoitza duen kluba da, 57 denboraldi egin ditu Lehen Mailan, eta 2014/15 denboraldian igo zen azken aldiz maila gorenera. 60.721 zalerentzako edukiera duen Benito Villamarin estadioan jokatzen du eta 2020tik aurrera Manuel Pellegrini entrenatzaile txiletarrak zuzentzen du taldea, 2025era arteko kontratua duelarik. Bere palmaresean 1934/35 denboraldiko Liga titulua eta 1976/77, 2004/05 eta 2021/22 ikasturteetan lortutako hiru Kopak nabarmentzen dira.
Gaur egun LaLigako bosgarren postuan dago kokatuta, Athleticekin puntutan berdinduta. Egungo txapelduna izanik, Kopako lehen bi txandak jokatzetik salbuetsita egon da, Superkopako hurrengo edizioan parte hartuko duelako eta Europa Ligan ere lehiatzen jarraitzen duelako.
Estatistikak
1932an LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Betisek 112 partida jokatu dituzte guztira. Lehiatutako partidak kontuan hartuta, lehoiek balantze positiboa dute: 46 garaipen, 34 berdinketa eta 32 porrot.
Benito Villamarinen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 13 garaipen, 18 berdinketa erdietsi eta 25 porrot jaso ditu.
Bi taldeen arteko azken bost partidei dagokienez, datuak onak dira talde andaluziarrarentzat. Athleticek ezin izan du garaipenik lortu; hain zuzen ere, hiru berdinketa eta bi porrot pilatu ditu.
Kontsultatu Real Betisen aurkako datu estatistiko guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.