Lehoi debutariak 2022. urtean

Lehoi debutariak 2022. urtean

Hiru jokalarik egin dute debuta partida ofizialean aurten lehen taldearekin: Artolak, Adu Aresek eta Paredesek

Hiru izan dira lehen talde zuri-gorrian urte natural honetan eman diren debutak. Jarraian, jokalari horiek Athletic Clubeko kamiseta lehen aldiz jantzi zuten kasu bakoitza errepasatuko dugu, protagonisten oroimenean beti egongo diren uneak.

Debuta egiten lehena Juan Artola izan zen, gaur egun Burgos CF taldean jokatzen duen jokalaria. 2022. urtea estreinatu eta sei egunera, 2022ko urtarrilaren 6an, Athletic Clubek Atletico Mancharen aurka jokatu zuen Errege Kopako final-hamaseirenetan. Marcelinok 0-2ko emaitzarekin sartu zuen Getxoko aurrelaria 78. minutuan.

Gainerako debutak denboraldi honetan gauzatu dira. 2022-23ko LaLigako lehen jardunaldian, RCD Mallorcaren aurka, 2022ko abuztuaren 15ean, Adu Ares lehoikumeak 10 minutu jokatu zituen. Amestutako debuta, nahiz eta berdinketa lortu, Herri Harmaila berriaren aurrean eta San Mamesen denboraldiko estreinaldi batean.

Azkenik, jardunaldi batzuk geroago, 2022ko abuztuaren 29an, Aitor Paredes atzelariak gauza bera egin zuen Nuevo Mirandilla zelaian Cadiz CF taldearen aurka. Harrobiko jokalaria Athletic Clubeko beheko maila guztietatik igaro da, eta Clubeko maila gorenera igo zen talde zuri-gorriak 4-0eko emaitzarekin garaipena lortu zuen egunean. Ez zen debut anekdotikoa izan, San Mamesen Rayo Vallecanoren eta UD Almeriaren aurka ere, seigarren eta zazpigarren jardunaldietan, minutuak izan baitzituen. Biak ala biak, garaipen handiak.