
Real Sociedad-Athletic Club neurketarako sarrerak
Real Sociedad-Athletic Club neurketarako sarrerak
Kontsulta ezazu nola erosi Reale Arenan urtarrilaren 14an (larunbata) jokatu den derbirako 451 sarreretako bat
Real Sociedad taldeak 551 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi. Horietako 100 Klubeko konpromisoentzat gordeko dira. Sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek webguneko Bazkideen Txokoan eman beharko dute izena urtarrilaren 4tik, asteazkena, urtarrilaren 9ra arte, astelehena, 10:00ak arte. Beharrezko balitz, zozketa egingo litzateke. Sarreren prezioa 25 eurokoa da.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da edozein lehiaketarako klubak antola ditzakeen hurrengo hiru zozketetan.
Denboraldi berean aurretik aipatutako bi aldiz gertatuko balitz, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.