
Sara eta Jone, galdetegiaren aurrean: zenbat dakizu nitaz?
Sara eta Jone, galdetegiaren aurrean: zenbat dakizu nitaz?
Lehen taldeko bi jokalari gazteek, zelaietatik kanpo banaezinak, froga dibertigarri batean parte hartu dute
Urte berria beti hasten da ilusio handiekin eta 2023a ez da gutxiago izango, bereziki Sara Ortega eta Jone Amezagarentzat. Lehen taldearen dinamikan dauden bi futbolariek gogo handiz ekin diote lehen mailako denboraldiari eta taldea energiaz bete dute.
Jone Amezagak 18 urte bete berri ditu, eta lehen taldeko pitxitxia da, lau golekin. Bi jokalariak Batxilergoko 2. maila ikasten ari dira eta euren bizitza entrenamenduen eta azterketen artean txandakatzen dute. Azaroko bideo honetan, bi jokalari hauen eguneroko bizitza nolakoa den ezagutu genuen.
Oraingoan, bietako nork dakien gehiago besteari buruz jakin nahi izan dugu. Lagun handiak direla eta primeran elkar primeran ezagutzen dutela, horretan ez dago zalantzarik.