Zale zuri-gorri ugariren presentziaren aurrean, Athleticek aise hartu zuen mendean CD Eldense
Elda (Alacant) izan zen lehoien Kopako txapelketako hirugarren geltokia. Nuevo Pepico Amaten ia mila zale zuri-gorrik Valverderen taldea bultzatu eta gogotik animatu zuten. Nahiz eta emaitzak horrela ez adierazi, CD Eldense aurkari zorrotza izan zen talde bilbotarrarentzat. Athleticek etxeko taldea 1-6 mendean hartu eta final-zortzirenetarako txartela lortu zuen.