RCD Espanyol, Kopako final-zortzirenetako aurkaria

RCD Espanyol, Kopako final-zortzirenetako aurkaria

Athleticek LaLiga Santanderreko taldeari aurre egingo dio San Mamesen, urtarrilaren 18an, asteazkena, 20:00etan

Athletic Clubek Bartzelonako RCD Espanyolen aurka neurtuko ditu indarrak hurrengo kanporaketan, Kopako final-zortzirenetan. Ernesto Valverderen taldeak lehen aldiz jokatuko du Kopako edizio honetan etxean, hain zuzen ere, partida hori urtarrilaren 17tik 19ra jokatuko da San Mamesen.

Txapelketa honetan bi taldeak elkarren aurka aritu ziren azken norgehiagoka 2014-15 denboraldian izan zen. Orduan, lehoiak finalerako sailkatu ziren, finalerdietan talde perikoa gainditu ondoren. Guztira, Athleticek eta Espanyolek 22 aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan.

Bartzelonako taldea final-zortzirenetara CF Rinconen eta CD Atletico Pasoren aurkako lehen bi kanporaketak eta RC Celtaren aurkako final-hamaseirenak gainditu ondoren heldu da.