
Ernesto Valverde: “Partida gogorra aurreikusten dut”
Ernesto Valverde: “Partida gogorra aurreikusten dut”
Entrenatzaile zuri-gorriak aurkari zuzen bati irabazi nahi dio San Mamesen jokatuko den urteko lehen partidan
Ernesto Valverde Lezamako prentsa aretoan agertu da bihar San Mamesen LaLigako 2023ko lehen partida jokatu aurretik. Lehoiek CA Osasunaren aurka neurtuko dituzte indarrak (21:00etan) bi taldeen etorkizuneko asmoetarako lehia garrantzitsu batean: "Bihar aurkari zuzen baten kontrako derbia jokatuko dugu eta hiru puntuak lortu nahi ditugu bi taldeon artean distantzia ezartzeko. Goiko postuetan mantendu nahi dugu, azken jardunaldietara gure helburuak lortu ahal izateko aukerekin iristeko. Nahiz eta ezer ez den erabakigarria izango, garaipena lortzeak sailkapenaren goialdean dagoen talde-multzoarekin batera kokatzea ekarriko luke".
Biharko partidaren inguruan galdetuta, honako hau nabarmendu du teknikari zuri-gorriak: "Partida gogorra eta deserosoa aurreikusten dut guretzat, baina beraientzat ere horrela izatea espero dut. Partida hauetan ezin duzu minutu bakar batean ere atseden hartu. Talde indartsua eta lehiakorra da, eta bizitza ezinezkoa egiten saiatzen dira norgehiagoka hasten den unetik, baina guk ere antzera jokatzen dugu. Denboraldi bikaina egiten ari da, baina gure potentziala baliazten eta gailentzen saiatuko gara".
Valverdek atzo egindako Kopako zozketaren balorazio txiki bat ere egin nahi izan du: "Espanyolek San Mamesen irabazi zigun LaLigan. Neurketa bakarreko partida da, baina etxean jokatzeko zortea dugu eta baliatzen saiatuko gara. Talde indartsua gara hemen, baina edozer gerta liteke. Ilusio handia dugu Kopan".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - CA Osasuna

