Informazio erabilgarria: Athletic Club – CA Osasuna

Informazio erabilgarria: Athletic Club – CA Osasuna

Astelehen honetan, 21:00etan, 2022/23ko LaLigako hamaseigarren jardunaldiari dagokion partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

San Mamesen jokatuko da astelehen honetan (21:00etan) Athletic Cluben eta CA Osasunaren arteko 2022/23 denboraldiko 16. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egingo da, Txetxu Rojok berak eskatuta txalo bihurtuko dena. Txetxu Rojok eskerrak eman nahi dizkie horrela San Mameseko zaleei Athletic Cluben bizi izandako urte zoragarri guztiengatik, kamiseta zuri-gorriarekin 541 partida jokatuta. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  •  Astelehenean, urtarrilaren 9an, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera..

Sarrerak online erosi.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mames BAT sarrerak salmenta

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames BAT sarrerak online erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 23:30era egongo da irekita, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 19:30etik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.