Athletic Club – Real Madrilerako partidarako sarreren salmenta

Athletic Club – Real Madrilerako partidarako sarreren salmenta

Urtarrilaren 22an, igandea, 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat

Athletic Clubek eta Real Madrilek urtarrilaren 22an (igandea) San Mamesen (21:00etan) jokatuko duten LaLigako 18. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urtarrilaren 9tik aurrera erosi ahal izango dituzte, 10:30etik aurrera, Athletic Cluben Sarreren Webgunean.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilaren 21an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta urtarrillaren 22an, igandea, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera.

Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsonako, sarrerak agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.