
Espanyolen aurkako Koparako sarreren zozketa: 95 zenbakia saritua
Espanyolen aurkako Koparako sarreren zozketa: 95 zenbakia saritua
Hauek dira RCD Espanyolen aurkako neurketarako Ipar Behe Harmailan sarrera erosi ahal izango duten Gazte Abonoen eta Club Athleticen kode sarituak
RCD Espanyolen aurkako Kopako partidarako Ipar-Beheko Harmailan sarrera bat eskuratzeko baldintzak betetzen zituzten Gazte Abonoa eta Club Athleticeko kideen zozketa egin da. Saritutako zenbakia 95a izan da, beraz, 2250a arte, hau da, zozketan sartzen ziren kode guztien kopurura arte, eta 1etik 19ra barne, sarrera eskuratzeko aukera izango dute.
Sarrerak ostegun honetan erosi ahal izango dira, urtarrilaren 12ko, 10:30etatik urtarrilaren 16ko 20:00etara, hurrengo estekaren bitartez.
Baldintzak betetzen zituzten baina zozketan sarituak izan ez diren Gazte Abonoak eta Club Athletic-eko kideek euren sarrerak erosi ahal izango dituzte urtarrilaren 17an, 10:30ettik 13:30era. Talde horiek erosi ez dituzten sarrerak salmenta-bide orokorren bidez jarriko dira salgai.
Sarreren prezioa 25 eurokoa da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Espanyol


