Athletic Club – RCD Espanyol neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – RCD Espanyol neurketarako sarreren salmenta

Dagoeneko eskuragai publiko orokorrarentzat datorren asteazkenean, urtarrilak 18, 20:00etan jokatuko den Kopako final-zortzirenetako partidarako sarrerak

Athletic Clubek eta RCD Espanyol taldeak urtarrilaren 18an, asteazkena, 20:00etan San Mamesen jokatuko duten Kopako neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten pertsona guztiek, urtarrilaren 12an 10:30etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Clubeko sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilaren 17an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta urtarrilaren 18an bertan, 10:30etik 13:30era eta 18:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.