Athletic Cluben egoerari buruzko hausnarketa eta diagnostikoa

Athletic Cluben egoerari buruzko hausnarketa eta diagnostikoa

Ibaiganek otsailean argitaratuko du erakundearen egoerari buruz egindako azterketa, eta 2023-2026 Hausnarketa Estrategikoa aurkeztuko du ere

2022ko uztailetik lantzen ari den 'Klubaren egoeraren diagnostikoa' aurkeztuko die Athleticek bazkideei otsailaren lehen hamabostaldian, baita 2023-2026 aldirako osatzen ari den Hausnarketa Estrategikoa ere, erakundea eraldatzeko eta modernizatzeko ibilbide-orria markatuko duena.

2023-2026 Hausnarketa Estrategikoak Klubak etorkizunerako izango duen eginkizuna zehaztuko du, eta bere kudeaketa-ereduaren oinarriak zehaztuko ditu. Gainera, gardentasun handienaren aldeko apustu argia eginez, eta kudeaketa ikuskatu eta ebaluatu ahal izateko, sei hilean behin emango du plan horretan ezarritako helburuen betetze-mailaren berri. Honela, erakundearen jarduera etengabe hobetzea ekarriko duten berrikuspenak bultzatu nahi ditu Klubak. 

Athleticek laster emango du informazio hori argitaratzeko aukeratutako data eta formatu zehatzen berri.