Tasconek Athleticekin duen lotura bukatu du

Tasconek Athleticekin duen lotura bukatu du

Bilbao Athleticeko aurrelariak kontratua eteteko akordioa lortu du

Andoni Tascon Bilbao Athleticeko aurrelariak, ekainaren 30eara arte kontratua zuenak, akordioa lortu du talde zuri-gorriarekin zuen lotura bukatzeko. 

Tascon 2017-18 denboraldian iritsi zen Lezamara Danok Bat taldetik. Basconian hasi zen eta, 12 gol sartu ondoren, hurrengo urtean SD Amorebietari jokatu zuen utzita, Bigarren B Mailan. Hamar gol sartu zituen han. Ondoren, Bilbao Athletic taldera heldu zen. Lesio batzuk tarteko, 34 partidatan hartu du parte eta bi gol sartu ditu. 

Athletic Clubek zorterik onena dio Andoni Tasconi bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan erakundearen interesen alde erakutsi duen konpromisoa.