
Iker Muniain, Athleticekin jokatutako partiden podiumean
Iker Muniain, Athleticekin jokatutako partiden podiumean
515 neurketa ofizialekin, kapitain zuri-gorriak Joseba Etxeberria gainditu du eta sailkapen honetako hirugarrena da, Iribarren (614) eta Rojo I-aren (541) atzetik
Realaren aurkako derbian parte hartuta, Iker Muniainek 515 partida ofizial bete ditu Athleticekin, eta neurketa gehien jokatu dituzten jokalarien Top-3an sartu da. Kapitainak Joseba Etxeberria kendu du podiumetik eta Rojo I-a (541) eta Jose Angel Iribar (614) bakarrik ditu aurretik.
Harrobiko jokalariak 30 urte bete zituen abenduan, eta norgehiagoka kopuru hori 14 denboralditan lortu du, bi lesio larrirekin, eta horrek are balio handiagoa ematen dio bere lorpenari.
515 partidetatik 398 LaLigakoak izan dira, 52 Kopakoak, 54 Europa Ligakoak, 7 Txapeldunen Ligakoak eta 4 Superkopakoak. Guztira 72 gol eta asistentzia ugari lortu ditu, eta bi Superkopa (2015 eta 2021) dauzka bere palmaresean.
Athletic Cluben partida gehien jokatu dituzten jokalarien Top-10-a
1. Iribar (614)
2. Rojo I (541)
3. Muniain* (515)
4. Etxeberria (514)
5. Iraola (510)
6. Susaeta (507)
7. Gainza (496)
8. Orue (483)
9. De Marcos* (474)
10. Larrazabal (445)
*Klubean jardunean dauden jokalariak
Erlazionatutako jokalariak
