
"Kopa gogoko dugu eta badakigu zein garrantzitsua den gure zaleentzat"
"Kopa gogoko dugu eta badakigu zein garrantzitsua den gure zaleentzat"
Valverdek "giro bikaina" espero du San Mamesen, final-laurdenetara sailkatzeko
Ernesto Valverdek, lehoiek Kopako final-zortzirenak jokatu baino lehen bere iritziak eman ditu. Bihar, 20:00etatik aurrera, RCD Espanyolen aurka jokatuko dute San Mamesen eta Athletic Clubeko entrenatzaileak hitzordua heldu dadila nahi du: "Final-laurdenetara sailkatzeko aukera daukagu. San Mamesen jokatuta, giro bikaina espero dugu. Orain arte ez dugu aste honetako baldintza meteorologikoetan jokatu eta neguko giroa ez dago gaizki. Zaleak gurekin egotea espero dugu. Kopa gogoko dugu eta badakigu zein garrantzitsua den gure zaleentzat".
Aurkariari buruz galdetuta, talde deserosoa dela azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak: "Guk hemen egiaztatu genuen. Solidarioak, indartsuak eta oldarkorrak dira lehian. Oro har, egia da denboraldian zehar ez dela erraza haiek gainditzea. Galdu edo irabazi ahal zutenean berdinketa partida asko eta etxetik kanpo puntu asko lortu dituzte. Etxean ihes egiten diotenenak kanpoan lortzen dituzte. Animo aldetik bultzada handia izan dute aurreko eguneko partidarekin eta momentu onean datoz beheko postuetatik atera direlako".
Hala ere, prestatzaile zuri-gorriak argi du lehiaketa hau desberdina dela: "Biharko neurketa eta LaLigakoa desberdinak dira eta hemen jokatu genuenetik desberdina ere izango da. Minutuak aurrera egin ahala, batek edo besteak gehiago edo gutxiago arriskatu beharko du, baina biok irabaztera joan behar dugu. Behin betiko norgehiagoka bat dagoenean beti da garrantzitsuena eta hurrengoa denean are gehiago".
Bukatzeko, azkenaldian lortutako emaitzak gorabehera, Valverdek bere mutilak bide onetik doazela uste du: "Oso ondo eta konfiantzaz gaude. Sentsazio onak ditugu. Beti daude zailtasunak eta, jakina, ez gaude pozik azken partidak irabazi ez ditugulako. Jakin badakigu gure jokaldiak amaitzeko orduan zehatzagoak izan behar dugula, arrisku gehiago sortu behar dugula eta gure abaguneak argiagoak izan behar direla. Horixe falta izan zaigu denboraldi hasieratik. Taldeak erakusten duen izaerari buruz ez dugu zalantzarik eta horrek horrela izaten jarraituko du".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Espanyol

