Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Espanyol (Kopako final-zortzirenak)

Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Espanyol (Kopako final-zortzirenak)

San Mamesek denboraldi honetako Kopako lehen neurketa jasoko du gaur gauean, final zortzirenetan

San Mamesek denboraldi honetako lehen Kopako futbol-gaua biziko du gaur gauean. Zuri-gorriek eta perikoek txapelketako final-zortzirenetan neurtuko dituzte indarrak Katedralean, partida bakarrerak, 20:00etatik aurrera. Bien arteko Kopako azken aurrekaria 2014/15 denboraldiko finalerdietan izan zen, joaneko eta itzuliko kanporaketan. Athleticek Espanyol gainditu eta finalerako txartela lortu zuen.

Diego Martinezen mutilak bolada datoz San Mamesera, LaLigan emaitza onak lortu ondoren. Hain zuzen ere, azken jardunaldietan FC Barcelonaren eta Girona FC-ren kontra berdindu eta Getafe CF-ren aurka irabazi dute. Kopari dagokionez, RC Celta gainditu zuten final-hamaseirenetako kanporaketan.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 24 jokalariko zerrenda osatu du RCD Espanyolen aurka lehiatzeko. Iñigo Martinez da kanpoan gelditu den jokalari bakarra, arazo fisikoengatik.

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek talde bilbotarraren eta kataluniarraren arteko Kopako final-zortzirenetako norgehiagoka jokatu aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

espanyol

RCD Espanyol ofizialki 1909ko otsailaren 28an sortu zen Bartzelonan, Club Deportivo Español izenarekin hainbat kirol klub berregituratu ondoren. Mendeurreneko klub hau Lehen Mailako klasikoetako bat da; hain zuzen ere, RCD Espanyolek 87 sasoi eman ditu futbolaren elitean. Bost aldiz bakarrik galdu du maila: 1962/63, 1969/70, 1989/90, 1993/94 eta 2019/20. Gainera, talde txuri-urdinaren beira-arasek Errege Kopako lau garaikur dituzte.

Kopako txapelketan, Diego Martinezen taldeak CD Rincon eta CD Atletico El Paso gainditu ditu lehen bi kanporaketetan, eta RC Celta final-hamaseirenetan.

Estatistikak

Athleticek eta Espanyolek 22 aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan. Azken norgehiagoka 2014/15ean izan zen, joan-etorriko finalerdietan.Talde kataluniarra garaituta, lehoiek finalerako txartela lortu zuten. Lehenengo partida San Mamesen jokatu zen, eta nahiz eta Adurizek 11. minutuan gola sartu, Espaynolek berdinketa erdietsi zuen. Kanporaketa itzulerako partidarako irekita geratu zen. Aste batzuk geroago jokatu zen itzulikoa Cornellan, eta Adurizek eta Etxeitak sartutako golek finalera sailkatzeko balio izan zitoen Athletici.

22 norgehiagoketatik, Athleticek 14 aldiz lortu du garaipena, 6 aldiz berdindu eta 2 partida galdu ditu. 

Bi taldeek 1901ean jokatu zuten lehen aldiz elkarren aurka txapelketa honetan. Orduan, talde kataluniarra Club Español de Foot-ball izenarekin lehiatu zen eta lehoiek 5 goleko aldeaz irabazi zuten norgehiagoka. Athletic Cluben eta RCD Espanyolen arteko 11 kanporaketetatik lehoiak behin bakarrik izan dira kaleratuak. Zehazki, 1956/57 denboraldiko final-zortzirenetan izan zen. Txuri-urdinek Cornellan 3 eta 0 irabazi zuten eta San Mameseko partida golik gabeko berdinketarekin bukatu zen.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.