Kopako gau handia San Mamesen

Kopako gau handia San Mamesen

Athleticek final-laurdenetarako txartela lortu zuen denboraldi honetan Katedralean jokatutako Kopako lehen partidan

San Mamesek ez zuen Kopako gau bat bizi 2022ko otsailaren 10etik, eta zale zuri-gorriek ez zuten huts egin. 37.564 pertsonek gozatu zuten lehoien futbolarekin eta final-laurdenetarako txartela ospatu zuten Oscar de Marcosek lehen zatian egindako golari esker. Athleticek bihar, ostirala, ezagutuko du hurrengo kanporaketan izango duen aurkaria, eta ea San Mamesen edo etxetik urrun Koparekin gozatuko duen.