
Lehen taldea |
Yerayren txartel gorria dela eta, errekurtsoa Apelazio Batzordearen aurrean
Yerayren txartel gorria dela eta, errekurtsoa Apelazio Batzordearen aurrean
Lehiaketa Batzordeak ez zituen aintzat hartu Reale Arenan kanporatu izanari buruzko alegazioak eta Athletic Clubek hurrengo Batzorde honetara jo du
Athletic Clubek errekurtsoa aurkeztu dio gaur arratsaldean Apelazio Batzordeari, Realaren aurkako partidan Yeray Alvarez jokalariari erakutsitako txartel gorriari buruz. Errekurtsoa Lehiaketa Batzordeak horri buruz egindako alegazioak onartu ez eta partida bateko zigorra erabaki ondoren egin da.