Sarrerak Valentziaren aurkako Kopako neurketarako

Sarrerak Valentziaren aurkako Kopako neurketarako

Kontsultatu Mestalla futbol zelaian datorren astean jokatuko den final-laurdenetako norgehiagokarako sarrerak eskuratzeko baldintzak

Valencia CF taldeak 508 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Datorren asteko neurketa hori bertatik bertara ikusi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman beharko dute izena astelehenera arte, urtarrilak 23, 10:00ak arte. Sarreren prezioa 20 eurokoa izango da. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.