
Deskargatu Athletic Club-Real Madrid partidako buletina
Deskargatu Athletic Club-Real Madrid partidako buletina
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partiden ohiko buletinaz, norgehiagokaren aurreko eduki guztiekin
Bihar athleticzaleek gehien espero duten norgehiagoketako bat jokatuko da. San Mames galaz jantziko da 21:00etatik aurrera Real Madrid jaso eta neurketa handi batekin gozatzeko. RCD Espanyolen aurka garaipena eskuratu eta Kopako final-laurdenetarako txartela lortu ondoren, talde zuri-gorriak LaLigako azken emaitzak irauli nahi ditu txapelketako bigarren sailkatuaren aurka. Jardunaldi honetako argitalpenaren protagonista Dani Vivian da, sasoi onean dagoen erdiko atzelaria. Horrez gain, Athletic Club eta Real Madrid aulkitik zuzendu duten lau entrenatzaileei buruzko erreportajea ere dago eskuragarri.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

