"Tematzen jarraitu behar dugu"
Valverderentzat "kexek ez dute balio" eta taldea geldialdiaren aurretik bezala dagoela uste du
Ernesto Valverdek agerraldia egin du San Mamesen Real Madrid CF-ren aurka 0-2 galdu ostean: "Eurek eraginkortasun indize oso altua izan dute. Ez dizute barkatzen eta azken metroetan oso arriskutsuak dira. Lehen gola ondo geundenean egin digute hurrengo hamar minutuetan berregitea kosta zaigu, nahiz eta lehen zatia ondo amaitu dugun. Bigarrenean buru-belarri aritu gara berdinketaren bila eta gertu egon gara. Golen jokaldiak ikusten ez badituzu eta partida osoa ikusten baduzu eta emaitza asmatu behar baduzu ez duzu pentsatzen 0-2koa izan denik".
LaLigako azken emaitzak onak izan ez diren arren, Athletic Clubeko teknikariak bere jokalarienganako konfiantza mantentzen jarraitzen du: "Kexek ez dute balio. Futbolean aukerak sortzea eta sartzea da kontua. Taldea geldialdiaren aurretik bezala dago, baina egia da azkenaldian ez dugula irabazi eta puntu horiek ez direla itzuliko. Tematzen jarraitu eta erasoan hobetu behar dugu. Hala ere, beti irabazteko gertu gaudela uste dut".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

