Umeen sarrerak Cadiz CF taldearen aurkako neurketarako

Umeen sarrerak Cadiz CF taldearen aurkako neurketarako

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Urtarrilaren 23etik urtarrilaren 25eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako hogeigarren jardunaldiaren Athletic Club-Cádiz CF neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo estekan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian otsailaren 2an eta 3an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.