Valentziarako sarrerak: 283 zenbakia saritua

Valentziarako sarrerak: 283 zenbakia saritua

Zenbaki hori eta ondorengo 507ak sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Mestalla futbol zelaian jokatuko den Kopako neurketarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 283a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 507ak; 563ra arte gehi berriro zerrenda hasten denetik 1etik 228ra arte sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 20 eurokoa izango da. 

Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.

563 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetara.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira urtarrilaren 24an, asteartea, 10:30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00era.

ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea. 

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.