Blascok badu bere kalea Mundakan
Kluba

Blascok badu bere kalea Mundakan

Atezain mitikoaren senideak, Athleticen mitoak atepean, Zuzendaritza-Batzordea eta herriko bizilagunak udalerriko kale batean plaka bat estalgabetzeko ekitaldian izan dira

2023ko urt. 24a

Gregorio Blascok, 30eko hamarkadako atezain handiak, Mundakako bizilagunen hil osteko omenaldia jaso du gaur. Bere izena daraman Peñaren aspaldiko irrika da, eta Mexiko DFko Athletic Peñaren senide, lagun eta kideekin batera, bere jaioterriko kaleetako batean, Isla Kale kiroldegiaren parean, bere izena duen plaka bat estalgabetu da. Atezaina jaiotako etxetik ere igaro den ekitaldiaren amaiera bikaina izan da izendapen berria, eta modu horretan, kostaldeko elizateko pertsonaje ospetsuenetako bat omendu nahi izan dute.

Blasco familia Mundakara joan da, besteak beste, iloba, ekimenaren sustatzaileetako bat eta gaur egun Mexikoko Peñako presidentea dena. Zeregin hori lehenago egin zuten Goyo Blasco aititak eta aitak. Klubaren ordezkaritza batek eta Jose Angel Iribarrek ere parte hartu dute ekitaldian. Beste atezain ohi batzuk ere egon dira, hala nola Juan Antonio Zaldua eta Peio Agirreoa, baita Ibon Ispizua, Bilbao Athleticeko atezaina, German Ispizuaren biloba, Goyo Blascorekin batera atepean aritu zena, eta Ziara Vega herriko gaztea, Athleticeko emakumezkoen hirugarren taldeko atezaina ere. Hain zuzen ere, Ibon Ispizuak aurreskua dantzatu du bere ohorean.

Blasco Athleticeko atezaina izan zen 30eko hamarkadan, Mr. Pentlandek zuzendu zuen talde handikoa. Gaur egun, zuri-gorrien historian titulu gehien dituen futbolaria da (garai bereko Guillermo Gorostiza ezker hegaleko mitikoarekin berdinduta), guztira 15 garaikur (4 liga, 4 kopa eta 7 eskualde-txapelketa). Gehiago izan zitezkeen, Gerra Zibila piztu izan ez balitz.

Atearen bi zutoin eta langarekin izandako idilioa kasualitatez hasi zen, umetan aurrelari izatea gustatzen zitzaiolako, baina lagunek atepean jartzea eskatu ohi zuten. Patuak Sestaoko Chavarri taldeko beheko kategorietara eraman zuen, bertan Gorostizarekin bat egin zuela, eta Getxoko Arenas Clubera, baina senior bezala Acero taldean egin zituen lehen urratsak.

1926ko abenduaren 12an Olabeagako klubak 2-0 irabazi zion Athletici, Blascok atepean debuta egin zuela. Partida bikaina bete omen zuen, eta horri esker Athleticek fitxatu omen zuen. 1927ko maiatzaren 22an egin zuen debuta Swansea Cityren aurkako lagunarteko batean, eta partida ofizialean, Barakaldo CFren aurka estreinatu zen Eskualdeko Txapelketan.

Goyo Blascok, bere lepo altuko jertse bereziarekin, bisera handiko txapelarekin eta belaun-babes erraldoiekin, segurtasuna, ikusmena, ukabilekin urruntzea eta ausardia zituen ezaugarri. Ligako sorreraren (1928/29) lehen atezain zuri-gorria izatearen ohorea du, baita gol gutxien jaso zuen lehen euskalduna ere (Zamora Trofeoa, aztertu eta gerora), eta geroago balentria hori beste bi aldiz errepikatu zuen.

Bere kirol ibilbide ikusgarria Gerra Zibilaren etorrerak kolpetik eten egin zuen. Hortik aurrera, Euskal Selekzioarekin bat egin zuen eta, geroago, jokatzen segitu zuen erbestean, Mexikon eta baita Argentinan ere, River Plate mitikoan. Klub honetan bertan, eskularruekin jokatu zuen lehen atezaina izateagatik oraindik ere gogoratzen dute. Izan ere, ‘Elektrikaria’ ezizena jarri zioten, kableak maneiatzeko profesional horiek zeramatzaten antzeko eskularruak erabiltzeagatik. Hatz txikian izandako haustura batek, 37 urterekin erretiroa hartzera behartu zion Atlante mexikarrean zegoela.

Blasco 1983ko urtarrilaren 31n hil zen Mexiko Distritu Federalean, Javier Clementeren Athleticek irabazitako bi ligak eta kopa ikusi ahal izan baino lehentxeago. Gaur egun ere, Euskal Herri osoan titulu gehien lortu dituen atezaina da, baita Zamora Trofeoa gehien eskuratu dituen euskal atezaina ere (Azken honetan, Arconadarekin berdinduta).

'Goyo' Blasco, datuetan

  • 11 denboraldi Athletic Cluben (1927-36)
  • 203 partida (Ligan 113, Kopan 47 eta Eskualdeko Txapelketan 43)
  • Athleticeko atezaina lehen Ligan (1928/29)
  • Hiru aldiz gol gutxien jaso dituen Ligako atezaina (1930, 1934, 1936). Arconadarekin partekatutako euskal atezain baten errekorra.
  • Titulu gehien duen lehoia, 15 lorpenekin (Guillermo Gorostizarekin berdinduta):
  • 4 Liga (1930, 1931, 1934, 1936)
  • 4 Kopa (1930, 1931, 1932, 1933)
  • 7 Eskualde-Txapelketa (1928, 1929, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935)
  • 5 titulu Mexikoko ligan
  • Euskal Selekzioko atezainik internazionalena (41)
+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 8a

Txitxo Amezketa: Bost hamarkadako harreman emankorraren aitzindaria

Kluba

Iruindarra izan zen Lezamara iritsi zen lehen futbolaria, UDC Txantrea KKE taldearekin hitzartutakoaren ondorioz

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa

Kluba

Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin

Kluba

San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

Kluba

Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak

Kluba

Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko abe. 3a

Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat

Kluba

Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du

Ikusi gehiago
2023ko abe. 2a

Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano

Kluba

Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Kluba

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Ikusi gehiago