"Haien bila joango gara"

"Haien bila joango gara"

Ernesto Valverdek Athletic ausarta espero du bihar, "ilusi handia sortzen duen behin betiko neurketa" batean

"Behin betiko partida da, taldeetako bat finalerdietara igaroko da eta bestea ez. Saria oso handia da". Ernesto Valverde konfiantzaz agertu da komunikabideen aurrean Athletic Clubek bihar, osteguna, 20:00etan Mestallan jokatuko duen Kopako final-laurdenetako neurketaren aurrean. Txapelketa honek, eta zehazki, norgehiagoka honek, Valentziaren aurka bere zelaian, asko motibarzen du taldea: "Ilusio handia dugu Kopan. Jokalariek oso gogoan dute finalera ez iristeak zer suposatu zuen. Orain beste aukera bat dugu. Badakigu zenbat lan egin behar den honaino iristeko". 

Aurkariak, Gennaro Gattusok zuzentzen duen taldeak, gauzak zail jarri zizkion San Mamesen LaLigako partidan lehoiei. Zuri-gorriek Berengurren golari eskeri irabazi zuten norgehiagoka: "Ekimena eraman nahi duen taldea da eta une onean daude, nahiz eta azken aldiko emaitzak ez diren oso aldekoak izan. Nortasun handiko bi talde izango gara aurrez aurre. Abuztuan asko kostatu zitzaigun irabaztea eta haiek ere aukerak izan zituzten. Biharkoa antzeko partida izango dela uste dut eta irabazi nahi baldin badugu, euren bila joan beharko dugu guztiarekin".