Partida Aurrekoa: Valencia CF-Athletic Club (Kopa final-laurdenak)

Partida Aurrekoa: Valencia CF-Athletic Club (Kopa final-laurdenak)

Athleticek finalerdietarako txartela du jokoan Mestallan

Lehoiek Valencia CFren aurka jokatuko dute 2022/23 Kopako final-laurdenetan, Mestallan, 20:00etatik aurrera. Talde zuri-gorriak iragan denboraldian txapelketan jasandako porrotagatik ordaina lortzea izango du helburu, bai eta lau denboralditan lau finalerditara iristea ere. 

Gattusoren mutilek CF La Nucia (0-3) eta Real Sporting (0-4) garaitu dituzte final hamaseirenetan eta final-zortzirenetan. Ez zituzten lehen bi kanporaketak jokatu Superkopan parte hartzeagatik. Denboraldi honeta elkarren aurka jokatu zuten LaLigako 2. jardunaldian Athelticek eta Valentziak, San Mamesen, eta Berenguerren golari esker, zuri-gorriek garaipena lortu zuten.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 24 jokalari deitu ditu gaur Valencia CFren aurka aritzeko. Iñigo Martinez, baja bakarra da talde zuri-gorrian, arazo fisikoengatik. 

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek Kopako final-laurdenetako partidaren atarian egindako adierazpenak.

Aurkaria

1919ko martxoaren 18an sortua, gaur aurrez aurre daukagun arerioa laugarren postuan dago LaLigako sailkapen historikoan, maila goreneko 90 edizioetatik 86 jokatu dituelarik. Espainiako laugarren taldea da nazioarteko tituluei dagokienez (7) eta garaikur gehien dituen bosgarren kluba, 23rekin guztira: sei Liga, zortzi Errege Kopa, Espainiako Superkopa bat, Eva Duarte Kopa bat, UEFA Kopa bat, bi Copa de Ferias, bi Europako Superkopa, Europako Errekopa bat eta Intertoto Kopa bat. Gainera, Valentziako taldea bi aldiz izan da Txapeldunen Ligako finalista, 2000. eta 2001. urteetan.

Bi taldeek 14 aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan, talde valentziarraren aldeko balantzearekin: bina final bakoitzarentzat, eta kanporaketei dagokienez, 3-2 gaur etxean jokatuko duen taldearen alde.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gur Athleticen partida ez galtzeaz.