"Urrats handia eman dugu"

"Urrats handia eman dugu"

Ernesto Valverde pozik agertu da Athletic Clubek laugarren denboraldiz jarraian Kopako finalerdietarako txartela lortu ostean

"Badakigu Kopak zer esan nahi duen Athleticentzat eta San Mamesentzat. Azken urteotan ondo egiten ari dena berrestea da gaurkoa. Finalerdi batera iristea zaila da, baina lau jarraian iristeak zerbait gehiago esan nahi du. Txapelketa hasi zenetik borrokatu dugu, eta finalerdi bat jokatzearen eta gure zaleek horretaz gozatzearen saria dugu". Ernesto Valverde pozik agertu da lehoiek Valenciari Mestallan irabazi dioten partida itzelagatik. 

Plaza zail batean erdietsitako garaipena konfiantza emango die lehoiei: "Meritu handia du. Talde handia da Valencia eta badakigu zer presio dagoen kanporaketa pasatzeko. Pozik gaude guretzat, gure taldearentzat, Klubarentzat eta gure zaleentzat asko suposatzen duelako".