Datorren astelehena, urtarrilak 30, izango da bazkide kuota ordaintzeko azken eguna

Datorren astelehena, urtarrilak 30, izango da bazkide kuota ordaintzeko azken eguna

Estatutu Sozial berriak direla eta, Klubak baja eman beharko die, epemuga horrekin, txartela ordaindu ez dutenei

Athletic Clubek bazkideei gogorarazi nahi die datorren astelehena, urtarrilak 30, izango dela urteko kuota ordaintzeko azken eguna. Klubaren Estatutu Sozial berriek, joan den maiatzean onartuak, hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko, eta, beraz, ordaindu ez dutenei Klubak baja eman beharko die.

San Mameseko txarteldegiak 2023-ko kuota ordaintzeko zabalik egongo dira astelehenean bertan 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.

Era berean, 2023-ko kuotaren ordainketa banku-txartelaren bidez ere egin daiteke, "2023 KUOTAREN ORDAINKETA" botoiaren bidez, Bazkideen Txokoko Bazkideentzako Zerbitzuak atalaren barruan.