CA Osasuna, Erreginaren Kopako final-laurdenetako aurkaria
Emakumezkoena

CA Osasuna, Erreginaren Kopako final-laurdenetako aurkaria

Iruñean erabakiko da Primera Federazioko talde nafarraren aurkako finalaurreko txartela

2023ko ots. 3a

Athletic Clubek CA Osasunaren aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Txapelketa honetan inoiz jokatu ez den partida hau martxoaren 9an (18:30ean) izango da, oraindik zehazteke dagoen zelaian. Talde gorritxoa 1. RFEFko zazpigarrena da sailkapenean, eta bigarren talde zuri-gorria ere maila horretan dago.

Iraia Iturregiren taldea erronda honetara heldu da Madrid CFF taldeari final-zortzirenetan 0-1 irabazita, Fuenlabradan. Bere aldetik, Osasunak AEM, Juan Grande eta Huelvako Sporting gainditu zituen lehen hiru kanporaketetan. Kakun Mainzek zuzentzen duen taldeak final-laurdenetarako txartela lortu zuen FC Barcelona txapelketatik kanporatua izan ostean, euren arteko partidan okerreko jokalari batekin jokatzeagatik.

Hortaz, bi taldeen arteko derbian erabakiko da aurtengo Erreginaren Kopako txapelduna zehaztuko duen Lauko Finalerako txartela. Lauko Final hori maiatzaren 23tik 28ra jokatuko da.

Finalerdietara sartzeko gainerako kanporaketak honako hauek dira:

  • Alhama-UDG Tenerife
  • Granada CF-Atletico de Madrid
  • Villarreal CF-Real Madrid
     
Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 24a

Athleticek urrezko puntua eskuratu du luzapenean

Emakumezkoena

Berdinketarekin bukatu da Sevillaren aurkako neurketa, non epaileak hiru penalti adierazi dituen: horietako bi huts egin dira eta azkena, Clara Pinedok, bikain gauzatu du

Ikusi gehiago
2023ko mar. 24a

Neskek garaipena nahi dute San Mamesen Sevillaren aurka

Emakumezkoena

Gaur, 20:00etan, Athletic Club talde andaluziarraren aurka arituko da Katedralean beharrezkoa duen garaipena lortzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

“San Mameseko partida hau Ligako tituluena bezain garrantzitsua da”

Emakumezkoena

Entrenatzaile zuri-gorriak denboraldi osoan zehar zaleek eskainitako babesa garaipen batekin itzuli nahi die

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Zuzenean: Iraia Iturregi eta Ane Azkonaren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez Iturregi eta Azkonaren agerraldia San Mamesetik

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletina

Emakumezkoena

Lehoiek jokatzen dituzten norgehiagoken ohiko buletina eskuragarri, Liga F-ko 23. jardunaldiko partidaren aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoak

Emakumezkoena

Ostiral honetan, 20:00etan, San Mamesera 2022-23ko Liga F-ko 23. jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Mariana Cerrok 2025era arte berritu du kontratua

Emakumezkoena

Erdilari nafarrak bi denboraldi luzatu du Athleticekin duen lotura

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Ostiralean San Mamesen jokatuko den neurketaren aurreko lan saioa

Emakumezkoena

Lehoiak ostegun honetan entrenatuko dira (ateak itxita, 19:00etan) Katedralean Sevilla FCren aurkako Liga F-ko partida prestatzeko

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 26era arte

Emakumezkoena

Lehoiek Sevilla FC-ren kontra jokatuko dute ostiral honetan San Mamesen (20:00etan)

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

Porrota Fuenlabradan (3-2)

Emakumezkoena

Etxeko taldeak bigarren zatian estutasunak izan zituen lehia batean, atsedenaldia iristear zela lehoiek jasotako bi golak erabakigarriak izan ziren

Ikusi gehiago