"Kopa prestatzeko modurik onena ligan sentsazio onak izatea da"
Emakumezkoena

"Kopa prestatzeko modurik onena ligan sentsazio onak izatea da"

Iturregik Kopa gerorako utzi nahi du, eta bihar Athleticek etxean UDG Tenerife mendean hartzea espero du lasaitasunez ibiltzeko

2023ko ots. 3a

Iraia Iturregik Erreginaren Kopako final-laurdenetako aurkaria ezagutu eta gutxira agerraldia egin du komunikabideen aurrean. CA Osasuna izango da aurkaria, Nafarroan partida bakarrera erabakiko den kanporaketa batean. Martxoaren 9an 18:30etan jokatuko da inoiz izan den Kopako kanporaketa hau. Hilabete bat aurretik bada ere, entrenatzaileak arreta guztia jarri nahi izan du bihar Lezaman (12:00etan) UDG Teneriferen aurka jokatuko den Ligako partidan. Bi taldeak bederatzigarren eta hamargarren postuan daude 17 punturekin, hurrenez hurren, eta puntuak behar dituzte lasai ibiltzeko.

"Kopa gerorako utzi behar dugu. Bihar oso partida garrantzitsua izango dugu. Kopa prestatzeko modurik onena ligan sentsazio onekin iristea da. Bihar aurkari zuzena dator, guk ditugun puntu berberekin. Plantila honek azken urteetan erakutsi du zergatik lortu diren emaitzak. Bigarren itzuliaren hasiera honen egutegia ikusita, garrantzitsua da puntuak ateratzea hurrengo neurketei lasaiago aurre egiteko. Otsaileko geldialdia iritsiko da, eta gainera, jokalari batzuk berreskuratu ahal izango ditugu", esan du Iturregik.

"Espero dut irabaztea, La Palmeran lehen aldiz irabazi genuen joaneko partidan bezala, eta buruan txip aldaketa izatea. Antzeko egoeran gaude orain. Hiru puntuak lortzeak beheko taldeekiko distantzia handiagoa emango liguke, aurkari zuzen bati irabazten diozu, gora begiratzen duzu... Alde emozionala emaitzen mende bakarrik egon ez dadin saiatzen gara, baina badakigu zer nolako eragina duten. Dinamika txarrekin amaitzea garrantzitsua da", jarraitu du.

Osasunaren aurkako final-laurdenetakoaren balorazioa

Kopako zozketari dagokionez, "berezia izango da bi taldeentzat. Maila honetan jokatu ohi ez duten bi talderen arteko euskal derbian finalerdietarako txartela lortzea beti izango da berezia. Lau nafar ditugu plantilan, eta haientzat ere berezia izango da. Osasuna beti estimatu dut, gustuko dut bere jokalarien profila: lehiakorrak dira eta ez dute inoiz amore ematen", azpimarratu du.

Iturregik ez du ezkutatu Sadarren jokatzeko nahia, eta zerbait handia sortu ahal izana, ez bakarrik kirol arloan ikuskizuna emanez, baizik eta arlo sozialean: "Euskal futbolaren maila nabarmentzeko aukera paregabea da". Gaineratu zuenez, lekualdatze erosoa da: "Eskertzen da bi bidaia jarraian ez izatea".

"Partida bakarrera, maila desberdinetan aritu arren, Osasunak gauzak oso zail jarriko dizkigu. Asko baloratzen dugu nola lehiatzen diren. Kirol mailan uste dut denok Real Madrid eta Atletico Madrid saihestu nahi genituela. Zailenak saihestu ditugu, baina ziur nago oso partida gogorra izango dela", iragarri du Iturregik.

Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 23a

“San Mameseko partida hau Ligako tituluena bezain garrantzitsua da”

Emakumezkoena

Entrenatzaile zuri-gorriak denboraldi osoan zehar zaleek eskainitako babesa garaipen batekin itzuli nahi die

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Zuzenean: Iraia Iturregi eta Ane Azkonaren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez Iturregi eta Azkonaren agerraldia San Mamesetik

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Deskargatu Athletic Club - Sevilla FC partidaren buletina

Emakumezkoena

Lehoiek jokatzen dituzten norgehiagoken ohiko buletina eskuragarri, Liga F-ko 23. jardunaldiko partidaren aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoak

Emakumezkoena

Ostiral honetan, 20:00etan, San Mamesera 2022-23ko Liga F-ko 23. jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Mariana Cerrok 2025era arte berritu du kontratua

Emakumezkoena

Erdilari nafarrak bi denboraldi luzatu du Athleticekin duen lotura

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Ostiralean San Mamesen jokatuko den neurketaren aurreko lan saioa

Emakumezkoena

Lehoiak ostegun honetan entrenatuko dira (ateak itxita, 19:00etan) Katedralean Sevilla FCren aurkako Liga F-ko partida prestatzeko

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 26era arte

Emakumezkoena

Lehoiek Sevilla FC-ren kontra jokatuko dute ostiral honetan San Mamesen (20:00etan)

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

Porrota Fuenlabradan (3-2)

Emakumezkoena

Etxeko taldeak bigarren zatian estutasunak izan zituen lehia batean, atsedenaldia iristear zela lehoiek jasotako bi golak erabakigarriak izan ziren

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

"Ezin dugu itxaron beheko arerioen aurka emaitzak lortu arte"

Emakumezkoena

Iturregik badaki taldeak "puntuak atera behar dituela denboraldiko azken partidetara premiarekin ez iristeko"

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik

Ikusi gehiago