Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF (LaLiga 20. J)
Lehen taldea

Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF (LaLiga 20. J)

Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea denboraldiko momenturik onenean helduko da San Mamesera, azken partidetan 15 puntutik 8 lortuta

2023ko ots. 3a

San Mamesek elkarren artean harreman oso ona duten bi talderen arteko lehia hartuko du, baina txapelketaren martxa ikusita, bientzat ezinbestekoak diren hiru puntugatik lehiatuko dira biak. Athletic Clubek eta Cadizek indarrak neurtuko dituzte gaur, 21:00etatik aurrera. Alde batetik, zuri-gorriek garaipenak behar dituzte berriro datorren denboraldian Europako txapelketara sartzeko postuetatik ez aldentzeko. Cadizek, aldiz, azken asteetan bere maila hobetu duen taldeak, Katedrala bisitatuko du jaitsiera postuetatik irtetea ahalbidetuko lioketen puntuak lortzeko helburuarekin.



Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu Cadizen aurka jokatzeko. Iñigo Martinezek bere faszitisa sendatzen jarraitzen du. Iñaki Williamsek, bere aldetik, eskuin hankako iskiotibialetan gainkarga muskularrak eragindako minetik sendatzen jarraitzen du ere. Adu Ares, LaLigako lehen jardunaldian debuta egin zuena, zerrendako berritasun nagusia. 

Valverde 



Ikusi hemen Ernesto Valverderen adierazpen guztiak, zurigorrien eta cadiztarren arteko norgehiagokaren aurrekoak.

Aurkaria



1910ean sortua, Cadizek hamabost denboraldi ditu maila gorenean. Talde andaluziarrak 1977-78 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, baina ez zen egonkortu. Hainbat urtez gora eta behera ibili ondoren, 1985 eta 1993 artean LaLigako talde onenen artean sendotu zen talde horia. Berriro jaitsi zen eta 12 urtez Bigarren Mailan egon ondoren, 2003an Lehen Mailako postua berreskuratu zuen. 2006an maila galdu eta denboraldi batzuk 2. B Mailan jokatu ondoren, talde horia indarberritu zen eta beste igoera bat bizi izan zuen, orain arte azkena. Duela bi denboraldi itzuli zen LaLigara, Alvaro Cerveraren eskutik. Aurreko denboraldian Sergio Gonzalezek, andaluziarren egungo entrenatzaileak, ordezkatu zuen entrenatzailea.

Une honetan, Cadizko taldea, txapelketako azken neurketetan errendimendua hobetu duena, jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan ari da. Munduko Txapelketako geldialdiaren ostean LaLiga berriz hasi zenetik, talde horiak hamabost puntutik zortzi lortu ditu.


1977-78 denboraldian LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Cadizek eta Athleticek 31 partida jokatu dituzte guztira. Lehoiek balantze positiboa izan dute: 17 garaipen, 6 berdinketa eta 8 porrot.



San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek balantze positiboa du Cadizeko taldearen aurka.Talde zuri-gorriak hamaika garaipen, bi berdinketa eta bi porrot pilatu ditu.



Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, Athleticek horietako hiru irabazi ditu eta bi galdu.

Ikusi itzazu Cadiz CFren aurkako estatistika osoak hemen

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.

Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 25a

Lan plangintza apirilaren 1era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka apirilaren 1era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko mar. 20a

Athletic Club – CA Osasuna (1/2 Kopa) neurketarako sarreren salmenta

Kluba

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu martxoaren 20tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

Lan plangintza martxoaren 26ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 26ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

"Merezi genuen horrelako garaipen bat"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek Athletic Clubek Valladoliden aurka lortutako garaipena ospatu du; lehoiek inertzia negatiboa hautsi dute

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Garaipen ukaezina Pucelan

Lehen taldea

Athletic Club geldialdira doa, Europarako borrokan jarraitzeko behar zuen garaipenarekin

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Iñigo Martinez eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Lehen taldea

Athletic Clubeko atzelaria eta aurrelaria deitu ditu Luis de la Fuentek 2024ko Eurokoparako sailkapen faseko bi partida jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Partida aurrekoa: Real Valladolid CF vs Athletic Club (26. J)

Lehen taldea

San Mamesetik urrun garaipena lortzeko premiarekin, lehoiek LaLigako 26. jardunaldia irekiko dute Jose Zorrilla zelaiari egindako bisitan

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

Deialdia: Real Valladolid CF-Athletic Club (26. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 21 jokalari deitu ditu bihar, ostirala, martxoak 17, 21:00etan Jose Zorrilla zelaian jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

"Irabazteko gogoa dugu, baina ez gaude urduri"

Lehen taldea

Valladolideko partida "guretzat funtsezkoa" dela uste du Valverdek, "sailkapeneko goiko aldetik gertu jarraitu nahi dugulako"

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Real Valladolid CF-Athletic Club partidaren atarian

Ikusi gehiago