Jokin Altuna, otsaileko enbaxadorea 125. urteurrenean
Kluba

Jokin Altuna, otsaileko enbaxadorea 125. urteurrenean

Pilotari gipuzkoarra, 26 urterekin sei txapel dituena, txikitatik da Athletic Cluben jarraitzaile sutsua

2023ko ots. 6a

Txapeldunetik txapeldunera. Jokin Altuna pilotari gipuzkoarrak Jon Rahmen lekukoa hartu du Athletic Cluben 125. urteurreneko enbaxadore gisa, eta hala izango da otsaila osoan zehar. Altunak gure balore guztiak ordezkatzen ditu: umiltasuna, ahalegina eta irabazteko grina. 26 urterekin sei txapela ditu jada Amezketako kirolariak, den denak Bizkaia Pilotalekuan jantzitakoak. Hiru lehiaketa handiak irabazi dituen zortzi pilotarietako bat da, bereak baitira Buruz burukoa, Lau T'erdikoa eta Binakakoa.

Athleticen jarraitzailea da txikitatik, bere osabak kamiseta zuri-gorria oparitu zionetik. Bere lehen partida San Mamesen 2009an izan zen, zelai zaharrean, eta gerora askoz gehiago etorri dira.

 Altunak bere aita Joaquinekin bisitatu du Ibaigane, eta bertan Jon Uriarte presidentearekin eta Jose Angel Iribar handiarekin egon dira, 125. urteurreneko intsigniak hartzeko.

"Ohorea da niretzat, txikitatik izugarri gustatu izan zait Athletic. Ez nuen halakorik espero. Ez da aukeratzen duzun zerbait, sentitzen duzuna baizik. Asko gustatzen zait futbola nola bizi den hemen, taldearen eta afizioaren arteko lotura horrek txunditzen nau", azaldu du Altunak. 2017an Ohorezko Sakea egin zuen amezketarrak Athletic-Real Madrid batean, 21 urterekin, eta 25 beteta beste omenaldi bat jaso zuen palkoan, bere azken garaipen handiaren ondoren.

Jokin Altunak etengabe handitzen ari den izugarrizko garaipenen zerrenda du. 2014an egin zuen debut profesionala, Asperekin, eta 2016an, 20 urte bete berritan, 4 T'erdiko lehen finala jokatu zuen. Lehen txapela 2017an jantzi zuen, Mikel Urrutikoetxearen aurkako 22-21 markagailuarekin bukatu zen partida ahaztezina irabazita. Gerora 2020an eta 2021ean ere irabazi zuen txapelketa hau. Buruz burukoan bi aldiz izan da txapeldun, 2018 eta 2021ean, eta 2022ko apirilean Binakakoa irabazi zuen Martijarekin batera, Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartu ondoren.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 26a

Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera

Kluba

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Ikusi gehiago
2023ko mar. 25a

Uriartek RFEF-en batzordean parte hartu du

Kluba

Athleticeko presidentea Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza-Batzordeko kide berri izendatu dute

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Beti Lehoiak Peñaren inaugurazio ofiziala

Kluba

Bilboko taldeak Sabino Arana kalean duen egoitzan ospatuko du bere aurkezpena

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Quicalaren Ramadana

Kluba

Bilbao Athleticeko jokalariak baraualdia hasi du Lezamako Nutrizio Zerbitzuak ezarritako jarraibideen arabera

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

100 egun Tourra hasteko

125 urteurrena

Jon Uriarte presidenteak, Iker Muniain eta Garazi Murua kapitainekin batera, maillot zuri-gorria eman dio Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Eserlekuz aldatzeko prozesua

Bazkideen Txokoa

Athletic Clubek San Mamesen eserlekua aldatzeko prozesua hasi du

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Lortu Athletic Cluben 2022/23ko ekipazioak

Kluba

Lehoien jokorako kamisetak salgai daude berriro online dendan eta establezimendu fisikoetan

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Club Athletic: Osasunaren aurkako argazkia hamaikakoarekin

Kluba

Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den Kopako partidan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko sarituak izan diren kideen kodeak

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Zozketa: Umeen argazkia Kopako neurketarako

Bazkideak

Eskatu zuten bazkideen artean zozketa egin eta gero, honako hauek dira saridun suertatu diren kodeak

Ikusi gehiago