Raúl García: “Indartsu sentitzen naiz maila gorenean jarraitzeko”
Lehen taldea

Raúl García: “Indartsu sentitzen naiz maila gorenean jarraitzeko”

Aurrelari zuri-gorria pozik dago Athleticen , "entrenatzailea konbentzitu eta ahal dudan guztia jokatzeko lanean"

2023ko ots. 7a

Raul Garcia komunikabideen aurrean agertu da gaur goizeko entrenamenduan parte hartu aurretik. Athleticen zoriontsu dela adierazi du aurrelari zuri-gorriak: "Indartsu eta eroso nago, oso pozik inguruan dudan guztiarekin. Maila gorenean lehiatzen jarrai dezakedala uste dut, eta horretarako entrenatzen dut egunero. Orain aulkitik ekarpen handiagoa egitea dagokit, baina nire helburua ahalik eta maila handiena lortzea da, entrenatzailea konbentzitzeko eta gehiago jokatzeko".

Geldialdiaren ostean LaLigan lortutako emaitzei buruz galdetuta, Raulek adierazi du zalantzak kanpotik datozela barrutik baino gehiago: "Puntuak iristen ez direnean, arrazoiak identifikatzeko eta egoera iraultzeko lan egiten dugu. Egiten duenaz fidatzen den taldea gara, eta beti ahalik eta etekin handiena ematen saiatzen gara, nahiz eta batzuetan ez den ateratzen. Ezarritako helburuak lortzeko urrats sendoak eman ahal dituen taldea garela uste dut ".

Datorren larunbatean Mestallara egingo duten bisitaren inguruan, nafarrak Kopako final-laurdenetan bizitako sentsazio onei heldu die: "Etxetik kanpo ere indartsuak garela erakutsi genuen eta partida handiak itxi ditzakegula. Valentzia egoera zailean dago eta dena emango dute emaitzen bolada txarrari buelta emateko. Guk ere geurea daukagu, eta garaipena behar dugu bai ala bai".

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 25a

Lan plangintza apirilaren 1era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka apirilaren 1era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko mar. 20a

Athletic Club – CA Osasuna (1/2 Kopa) neurketarako sarreren salmenta

Kluba

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu martxoaren 20tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

Lan plangintza martxoaren 26ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 26ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko mar. 18a

"Merezi genuen horrelako garaipen bat"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek Athletic Clubek Valladoliden aurka lortutako garaipena ospatu du; lehoiek inertzia negatiboa hautsi dute

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Garaipen ukaezina Pucelan

Lehen taldea

Athletic Club geldialdira doa, Europarako borrokan jarraitzeko behar zuen garaipenarekin

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Iñigo Martinez eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Lehen taldea

Athletic Clubeko atzelaria eta aurrelaria deitu ditu Luis de la Fuentek 2024ko Eurokoparako sailkapen faseko bi partida jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko mar. 17a

Partida aurrekoa: Real Valladolid CF vs Athletic Club (26. J)

Lehen taldea

San Mamesetik urrun garaipena lortzeko premiarekin, lehoiek LaLigako 26. jardunaldia irekiko dute Jose Zorrilla zelaiari egindako bisitan

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

Deialdia: Real Valladolid CF-Athletic Club (26. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 21 jokalari deitu ditu bihar, ostirala, martxoak 17, 21:00etan Jose Zorrilla zelaian jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

"Irabazteko gogoa dugu, baina ez gaude urduri"

Lehen taldea

Valladolideko partida "guretzat funtsezkoa" dela uste du Valverdek, "sailkapeneko goiko aldetik gertu jarraitu nahi dugulako"

Ikusi gehiago
2023ko mar. 16a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Real Valladolid CF-Athletic Club partidaren atarian

Ikusi gehiago