Lehen txartel horia kendu diote Yuri Berchicheri

Lehen txartel horia kendu diote Yuri Berchicheri

Athletic Cluben alegazioak aintzat hartu ditu Lehiaketa Batzordeak eta jokalariak partida bakarra galduko du, larunbat honetan Valentziaren aurka, bost txartel batzeagatik

Lehiaketa Batzordeak onartu egin ditu Athletic Clubek aurkeztutako alegazioak, eta Yuri Berchichek joan den ostiralean, otsailak 3, San Mamesen jokatutako Cadiz CF-ren aurkako partidan ikusi zuen lehen txartel horiaren ondorioak kentzea erabaki du.

Ebazpenean jasotzen da aurkeztutako irudiek berretsi egiten dutela, diziplina-organo honen iritziz, Klubaren bertsioa; akats material nabarmena dagoela eta jokalariak ez zuela aurkaria eroriarazi. 

Nolanahi ere, ezker atzelari zarautztarrak ezin izango du datorren jardunaldian Valencia CF-ren aurka jokatu Mestallan, partida horretan ikusitako bigarren txartel horiak Yuriren bost txartelen zikloa osatzen baitu. Hurrengo jardunaldian, Atleticoren aurka, erabilgarri egongo da jokalari zuri-gorria.