Sarrerak Atletico de Madriden aurkako neurketarako

Sarrerak Atletico de Madriden aurkako neurketarako

Kontsultatu otsailaren 19an Civitas Metropolitano futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Atletico de Madrid taldeak 400 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari. Neurketa hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 8tik, asteazkena, ostiralera arte, otsailak 10, 10:00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 40 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.