.jpg)
Ane Azkonak eta Marta Unzuek alta jaso dute
Ane Azkonak eta Marta Unzuek alta jaso dute
Bi jokalariak Iraia Iturregiren esanetara egongo dira lesioak gainditu ostean; Nekaneren parte-hartzea zalantzan egongo da Atletico Madriden aurka
Emakumezkoen lehen taldeak abendutik zelaietatik aldenduta daramatzaten bi futbolari berreskuratuko ditu. Ane Azkona eta Marta Unzue prest daude. Eskuin belauneko meniskoko mina gainditu du aurrelari nafarrak. Bere azken agerraldia Benito Villamarinen izan zen, abenduaren 11n. Berregokitze lan guztia osatu ondoren, Azkona ere gainerako taldekideekin batera arituko da eta igande honetan Atletico de Madriden aurka jokatzeko zerrendan sartu ahal izango da.
Egoera bera Marta Unzuerentzat. Kapitainaren kasuan, aste honetan lan guztia egiten ari da taldearekin, eskuin hankako soleoan izandako lesio bat gainditu ostean. Unzuek min hartu zuen 2022an Sevillan, erdilariak jokatutako azken norgehiagokan.
Bestalde, baliteke madrildarren aurka Nekane Diez deialdian ez sartzea, ezker bikia mindu baitu aste honetan. Aurrelari ezkertiak soleoan gainkarga bat du. Hori bai, txapelketan egongo den bi asteko geldialdia ondo etorriko da Naroa Uriarteren eta Irene Oguizaren eboluzio positiboa jarraitzeko.