Club Athletic: Athletic Club - Girona FC neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Girona FC neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek LaLigako hogeita hirugarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte esklusiban

Club Athleticeko kideek dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubek 2022/23 LaLigako hogeita hiruarren jardunaldian, otsailaren 26an, igandea, 14:00etan, San Mamesen, Athletic Clubek eta Girona FC taldeak jokatuko duten partidarako sarrerak, Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez. Salmenta esklusiboa otsailaren 11an (larunbata) eta 12an (igandea) 23:59ak arte egongo da aktibatuta.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan libre uzten dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.

ATHLETIC CLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA

*Partidarako sarreren salmenta orokorra otsailaren 13an, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.