"Garaipen oso garrantzitsua da"
Pozik Mestallan lortutako garaipenarekin, Ernesto Valverdek bere taldearen izaera azpimarratu du bigarren garaipena jarraian kateatzeko
"Oso bultzada garrantzitsua da". Sendo eta pozik emaitzarekin. Horrela agertu da Ernesto Valverde LaLigako 21. jardunaldian Valencia CF mendean hartuta: "Aurreikusi bezala, norgehiagoka arraroa izan da: arraroa. Bagenekien azken partida hauetan izandako emaitzengatik presio handia zuen talde baten aurka jokatzen genuela, neurketa hau inguratu duen guztiarekin batera. Asmatu egin dugu eta hiru puntu lortu ditugu. Frogatuta geratu da LaLiga-ko norgehiagoka guztiak oso parekatuak direla".
Bigarren garaipena jarraian lortu du Athleticek bigarren itzulian: "Garaipena ospatzen dugu, baina puntu bakoitza sufritu egin behar da. Kopan nagusi izan ginen eta gaurkoa oso antzekoa izan da. Puntu bakoitza borrokatu behar da ".