
Lehen taldea |
Athletic Club – Girona FC neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – Girona FC neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu otsailaren 13tik aurrera
Athletic Clubek eta Girona FC taldeak otsailaren 26an, igandea, 14:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 23. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek otsailaren 13tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Athletic Cluben webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak otsailaren 25ean, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta otsailaren 26an bertan, igandea, 19:30etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.