
“Asko motibatzen gaitu hirugarren garaipena jarraian lortzeak”
“Asko motibatzen gaitu hirugarren garaipena jarraian lortzeak”
Mikel Vesga anbizio handiarekin agertu da eta "hirugarren garaipena jarraian lortzeko taldea motibatuta dagoela" dio
Mikel Vesgak komunikabideen aurrean agertu da Lezaman goizeko entrenamendu saioan parte hartu aurretik. Erdilariak onartu du Metropolitanon irabaztea "zaila" izango dela, baina taldea jarraian kateatutako hirugarren garaipena lortzeko "motibatuta" dagoela adieazi du: "Partida garrantzitsua da dinamika onean gaudela berresteko. Zaila izango da, baina hirugarren aldiz jarraian irabazteko ideia gustoko dugu ".
Gasteiztarrak Atletico Madrilen erasoko ahalmenaz ohartarazi du: "Neurketako tarte askotan mendean har dezakezula dirudien talde baten aurka neurtuko gara. Zelaian hobe kokatuta zaudela sentitzen zara, baina aukera batekin nahikoa dute gola egiteko. Oso kontzentratuta eta serio mantendu beharko gara partida osoan. Jakina, beldurrik gabe eraso egin behar diegu eta gure San Mameseko bertsioa bilatzen saiatu".
Bigarren itzuliko bi partidetan Athleticek lortu dituen bi garaipenei dagokienez, Vesgak azaldu du "puntu dinamika ona behar genuela. Bolada txar batetik gentozen eta bigarren itzulia ondo hasi nahi genuen. Oraingoz lortzen ari gara. Taldea ia beti merituak egiten ari da norgehiagokak irabazteko, baina askotan esku-hutsik joan gara. Uste dut sailkapenean goian egoteko garrantzitsua dela oreka bat aurkitzea".
Amaitzeko, arlo pertsonalean, Vesgak uste du bere kirol-ibilbideko unerik erregularrenean dagoela: "Nire ustez, nire ibilbideko unerik egonkorrenetako bat izan daiteke. Pasa den urtetik, neurketa onak eta erregularrak kateatu ditut. Kostatu zait hori lortzea, eta, alde horretatik, oso pozik nago. Nire helburuetako bat zen Athleticen".
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club

