Maite Zubietaren txartel gorriaren aurkako elegitea

Maite Zubietaren txartel gorriaren aurkako elegitea

Athletic Clubek elegitea aurkeztu dio epailearen aktari Lehiaketa Batzordean, igandean Atletico Madrilen aurka jokatu ostean

Athletic Clubek elegitea aurkeztu dio Lehiaketa Batzordeari, joan den igandean Atletico Madrilen aurka Alcala de Henaresen jokatu zuen Liga F-ko partidan Maite Zubieta jokalariak ikusi zuen txartel gorriari lotuta.

19. jardunaldiko talde madrildarraren eta bilbotarraren arteko norgehiagokako epailearen aktan idatzi bezala, bigarren taldeko futbolariari 65. minutuan txartel gorria atera zioten, "arerio bati bere zigor-eremutik kanpo eusteagatik eta gol aukera nabarmena saihesteagatik".