Lezama Aste Santuko Campuserako prestatzen ari da

Lezama Aste Santuko Campuserako prestatzen ari da

Bizi %100 Athletic esperientzia apirilaren 3tik 14ra

6 eta 14 urte bitarteko ehunka neska-mutilek esperientzia ahaztezina biziko dute Aste Santu honetan Lezaman AC Campusari esker. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Campuseko webgune ofizialaren bidez egin daiteke.

Instalazio zuri-gorriek bi txandatan irekiko dituzte ateak, ordutegi trinkoan, 09:00etatik 14:00etara. Lehenengo txanda hiru egunekoa izango da, apirilaren 3tik (astelehena) 5era (asteazkena). Bigarren txandak, Pazko Astean, egun bat gehiago izango du, eta apirilaren 11tik (asteartea) 14ra (ostirala) egingo da.

Aurten, berrikuntza gisa, app baten bidez jarraitu ahal izango da Campuseko azken ordua, programatutako jardueren plangintzarekin, eguneroko laburpenarekin eta argazki eta bideoen galeria eguneratuekin.

AC Campusak proposatzen dituen jardueren artean, parte-hartzaileak egunero entrenatuko dira Athleticeko lehen taldeetako jokalarien ingurune berean, eta, gainera, futbolariak lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango dute. Programa osatzeko, prestakuntza-tailerrak eta San Mames eta AC Museoa ezagutzeko txangoak egingo dira.

Campusak, halaber, eguneroko 'hamaiketakoa' eta San Mameseko zabalgunetik Lezamara joateko eta itzultzeko autobus zerbitzua eskaintzen du.

Honakoak dira prezioak:

  • Lehen txanda (apirilak 3, 4 eta 5): 195 €
  • Bigarren txanda (apirilak 11, 12, 13 eta 14): 220 €

Bazkide parte-hartzaileek eta Club Athleticeko kideek %10eko beherapena izango dute ezarritako prezioan.