"Borrokan jarraitu behar dugu"

"Borrokan jarraitu behar dugu"

Valverdek porrota deitoratu du, baina "egindako gauza onekin" gelditzen da

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du Metropolitanon Atletico de Madriden aurka gol batengatik galdu ostean: "Dena emaitzaren ikuspegitik ikusten da, baina gauza onekin geratzen naiz, nahiko izan direla. Gola sartzeko aukerak izan ditugula uste dut. Ilusio handia genuen partida honengatik eta oso ondo egin diogu aurre. Hau luzea da eta borrokan jarraitu behar dugu".

Atsedenaldiaren ostean aurkaria hobeto egon dela ere aitortu du Valverdek: "Bigarren zatian ez gara lehenengoan bezala egon, baina egia da beraiek aurrerapauso hori eman dutelako. Etxean jokatzen zuten, eta beti aurreikusi behar duzu estutu egingo dutela. Gainera, ezin genuen haien presioa gainditu. Ez genuen jokoaren kontrola".